Bada hortik zehar jendea liburuak gorroto dituena. Harrigarria dirudi, baina egia da. Haietako batzuek liburuak desagertzea desio dute, eta muturrenekoek suntsitzea ere bai. Doilorra mundua. Zorionez, gu gaude arriskuan dauden liburuak salbatzeko. Preseski, Askatu liburu hau! suntsiketa saiakera baten lekukotza da. Eta gure ahalegina beharko da basakeria gerta ez dadin. Kontu serioa, bai horixe!
Liburuan bizi den aztia bere laborategia erakusten hasi zaigunean mezu bat iristen zaio, mezu suntsigarri batekin: «Liburu hau irekiko den azkeneko aldia da!». Ikaragarria!
Ulertuko duzun bezala, Biblius —hala du izena aztiak— zer egin ez dakiela dago, eta guri, irakurleoi, laguntza eskatzen digu. Biraoa deuseztatzeko formula magiko bat beharko duela uste duenez, ea guk ba ote dakigun baten bat galdetzen digu. Izatekotan —gehitzen du— formula zaharra izatea garrantzitsua da, formula ahaltsua.
Eta abiatuko gara bere laborategi, gela ezkutu, liburutegi eta igarobide sekretuetan barrena, orrialdez orrialde, salbazio bila. Lortuko ote dugu?
Saiatu, saiatu gara...
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Askatu liburu hau!'
Ikimilikiliklik!
Idazlea: François Hanozet. Ilustratzailea: Gregoire Mabire. Itzultzailea: Aztiri. Argitaletxea: Ttartalo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu