Haur eta gazte literatura. 'Badakit bakarrik janzten'

Ikasten

Idazlea eta ilustratzailea: Elena Odriozola. Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide. Argitaletxea: Denonartean..

2020ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Arreta pizteko zaila dauka objektu literario txiki honek liburu denden erakusleihoan, auzoan izan bide dituen kolore saturatuko eta dirdira itsugarriko proposamenen artean.

Egileak irabazia duen miresmena izan daiteke erakusleihoko itzaletatik irakurleon begiak ernaraziko dituen gainbalioa. Edo, agian, erakusten duen estetika retro sarkorra.

Liburua kartoizkoa da osorik—azala zein barruko orrialdeak—, ezohiko moduan izan ere, hainbeste, ezen azala bera kontaketaren parte bihurtzen zaigun, inoiz baino gehiago.

Izenburuak argi dioenez, janzteari buruzko ipuina da, hegal tolesgarrien bidez oker/zuzen jolasarekin aritzen dena, protagonista biluzik dagoenetik (bai, biluzik agertzen da, natural-natural), irteerako atea zapata eta guzti zeharkatzen duen arte. Guztira hamabi eszena.

Ezin ukatuko zaio premeditazio eta lanketa falta, asmo narratibo-estetikoen bidez azal baitaiteke objektu bakoitza, bai eta agertzeko modua eta unea ere. Esaterako, azala eta kontrazala biak batera ikustean, istorioaren narrazioari zein ekarpen egiten dioten ohartzean: kaixo, eta agur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.