HAUR ETA GAZTE LITERATURA. '24 ordu Harri Aroan'

Ikasketa atsegina

Idazlea: Lan Cook. Ilustratzailea: Laurent Kling. Itzultzailea: Unai Brea. Argitaletxea: Ttarttalo.

2022ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Literatura eta jakintza konbinatzeko gai diren liburuak maite ditut. Nahiz eta jakin arriskua egoten dela azalpen zientifikoak desitxuratzeko, kontakizunaren (fikzioaren) mesedetan.Hala ere, gauzak ongi egiten direnean, emaitza bikainak lortzen dira. Komiki formatuan argitaratuta dator 24 ordu Harri Aroan historiaurreari buruzko lan hau. Glosarioa eta gaikako aurkibidea ditu amaieran, eta atalen aurkibidea, berriz, aurrean.

Atal bakoitzak (eguneko ordutegian aurrera doala erakusten digun erloju batekin hasten da) gure arbasoen bizimoduari buruzko argibide bat eskaintzen du, hala nola errekako arrantza teknikei, sua pizteko sistemei, jantzigintzari eta piztia arriskutsuei buruzko gida, besteak beste.

Kontakizuna Auri izeneko gazte baten ahotik jasotzen dugu, bere leinuaren bizimoduaren egunerokoa deskribatzen baitigu. Leinuko kideak elkarrekin oso ongi moldatzen dira, giro onean ikusten ditugu lanean zein aisian. Tentsio unetxoren bat badago, ehizari dagokion atalean, baina besterik ez.

Komikiarekin tartekatuta, azalpen infografiak agertzen dira, uneko gaiaren inguruko azalpenak xeheago jaso ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.