Idazlea: Jexux Eizagirre Portillo. Ilustratzailea: Alai Zubimendi. Argitaletxea: Dobera.
Ahoz aho, mendez mende eraikitzen joan diren esaera eta ipuinei esaten zaie herri jakituria. Giza portaera bideratu eta zuzentzeko tresna gisa erabili izan dira, kultura deitzen dena gorpuztu, eta herri bakoitzaren pentsamolde propioa eraikitzeko. Herri jakituriaren aleak begiratuta herri bakoitzak dituen obsesioak eta irudiak ezagutzen dira. Gehienek umorea dute ardatz, baina badakite ere beldurra erabiltzen euren mezua zabaltzeko.
Zozomikote deritzen egunekin bada herri jakituriako ipuin bat, Hernaniko Dobera elkarteak tapa gogorreko ipuin ilustratu batean jarri duena.
Testuak ahozkoaren transkripzio orraztua ematen du, eta irudiek ipuinaren eszena (pauso) bakoitzaren horma-irudia.
Testua ezkerretara dago, askotan orrialde erdia ere betetzen ez duela; ilustrazioa eskuinetara, artzainarengan jarrita fokua.
Kontaketak ez du umorerik lantzen, eta amaiera aldera zakar samarra ere gerta daiteke; irudiek tonu alaiagoa erakusten dute, estilo gozoarekin eginak daude, izuak apaltzeko edo.
Emaitza oso duina iruditu zait, are duinagoa sustatzaileen apaltasuna aintzat hartuta.dago, horrek esan nahi du ez dagoela justifikatua.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Zozomikoteak'
Herri jakituria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu