Sara Azurza
'Hemen berriro'
Argitalpena: Zart.
Freskotasuna eta originaltasuna nabarmentzen dira donostiar gaztearen lehen lan luzean. Koltxoi funtzioa betetzen duen instrumentazio eraginkorra Azurzaren ahots politaren osagarria dela esan genezake. Kontrasteak dauzkan disko bat den arren, soinu globalari ez zaio osotasunik falta. Pianoarekin egindako balada eder bat ere entzun dezakegu (Gauero, hunkigarria), FM birrintzaile bat (Hemen berriro) edo frantsesezko La lune motz eta inspiratua. Dena den, lan honen indar nagusia smooth soul estiloan landutako hainbat piezatan errotuta dago; pop osagaia alde batera utzi gabe Uste ustelak, Unexpected people, Beranduegi da eta abar soul eta funk pultsazioetan mugitzen baitira, betiere 70eko oinarri beltza ardatz hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu