Donostiako 59. Zinemaldia. Kritika. Sail Ofiziala

Helduak helduleku

Gontzal Agote.
2011ko irailaren 22a
00:00
Entzun
'Sangue do meu sangue'

Zuzendaria: Joao Canijo. Aktoreak: Rita Blanco, Anabela Moreira, Cleia Almeida, Rafael Morais. Herrialdea: Portugal. Iraupena: 139 minutu.

Familia, berriro ere. Ama, alaba, semea eta izeba, espazio berean. Etxebizitza txikia, itogarria, intimitaterako lekurik gabekoa, inguruko oihanetik babesteko babesleku ahula. Lisboa da, baina zerikusirik ez turismorako foiletoetan agertzen den hiri horrekin. Miseriaren, trapitxeoaren eta etsipenaren geografia da.

Eta ingurune horretan familia da gelditzen den ia helduleku bakarra. Barne gatazkak eta guzti. Dena dakitela uste dute gazteek, nagusiengandik jasotzen dituzten aholkuei entzungor. Baina animalien gisara, azkenean, halabeharrez, haien esanetara makurtu behar dira. Odolaren mintzoa. Gordina da Joao Canijok ematen duen ikuspuntua eta ausarta haren planteamendua. Zinema sozialaren ohiko bideen aurrean, molde berezia bilatu nahi izan du portugaldarrak: plano luzeak, enkuadre ezohikoak… Baliabide gutxi, baina horiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko nahia ikusten da filmean. Nahiz eta hari guztiak lotzeko ahalegina ez den guztiz sinesgarria gertatzen, familiako kide guztiak harrapatuko dituen armiarma sare interesgarria eraiki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.