Kritika

Hau ez da 'Jaja' diskoa

2023ko azaroaren 26a
06:10
Entzun

'JAJATXO'

Idazlea: Jabier Muguruza. 

Ilustratzailea: Concetta Probanza. 

Argitaletxea: Denonartean.

Jajatxo protagonistak liburuari izena jartzen dio, eta ez alferrik, bere neurrira sortu dira-eta kontakizuneko ezaugarri guztiak: Inor ez da ezer Jajatxorentzat ari ez bada, lekurik ez da Jajatxo handik ez badabil, eta gertaerak, gertaerak Jajatxoren izateko moduaren araberakoak dira.

Egun bateko kronika da, goizean jaikitzen denetik, gauean oheratzen den arte, herrian zehar nondik, nola eta zertan dabilen kontatzen diguna.

Pausaleku bakoitzean gertaera bat biziko du, ezustekoa beretzat, baina déjà vu moduko bat ingurukoentzat, Jajatxok memoria oso txarra omen daukalako, narratzaileak ohartarazten gaituenez.

Ipuinaren beste ezaugarri oso hanpatu bat da protagonistak hainbat hitzekin totelka egiten duela, eta, imitazioz-edo, narratzaileak ere bai.

Ezaugarri horien guztien batura ez da desiragarriena izan, Gloria Fuertesen edota Quentin Blakeren dohainak eduki behar direlako halako baliabide narratiboekin emaitza itxurosoa lortzeko.

Indargunea nonbait edukitzekotan, Maite Larburuk egin dion audioan dago, QR bidez eskuragarri jarri zaiguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.