Kritika. Antzerkia

Gure sotana

Antzezlanean parte hartzen duen lantaldea. BERRIA
Antzezlanean parte hartzen duen lantaldea. BERRIA
2025eko otsailaren 13a
04:00
Entzun

'LA REGENTA'

Clarin-ek XIX. mendearen amaieran idatzi zuen klasiko bat da La Regenta, gizarte espainiarrean elizak eta moralari lotutako araudi sozial zurrunek zuten eragina kritikatzen duena, besteak beste. Ana Ozores dugu protagonista, adina bikoizten dion Victor Quintanar erregeordearekin ezkonduta dagoena. Anak gizona maite duen arren, ez da zoriontsu: «urduritasunak» jota dago, egonezinak astintzen dio gau eta egun gorputza. Nobleen bizimodu pribilegiatuak denbora gehiegi uzten dio, gainera, arimaren aseezinetan murgiltzeko. Espiritualtasuna bilatzen du orduan, bizi den urrezko kaiolatik hegan egiten lagunduko dioten hitzak, ideiak eta sentipenak. Horretan bidelagun izango du herriko apaiza, Fermin de Pas, udako arratsalde luzeetan lorategian izandako hausnarketa zerutarrekin eta sexu gosearen inguruko aitormenekin Anaz maitemintzen dena. Erreginaordeak ez dio muzin egiten desira horri, desira konpartitua da, baina gehiegi dauka galtzeko. Apaiza ere, tormentuak jota dago, bere bulkadari eutsi ezinik. Ez dira, ordea, eleberriko protagonista bakarrak: Alvaro sartzen da pasio kartsuetara, herriko donjuana. Protagonista xori galdu bat balitz bezala mugitzen dute gertakariek; bere zalantzen, kontraesanen zein beldurren artean noraezean dabilen hori, norberaren ni autentiko eta basa hori pasioan libre atera nahian... eta ezinean. Aktore guztiek dute zer galdua, itxurakeriaz eta hipokrisiaz gainezka egiten duen herri batean, behatz erakusleak saihestu beharrean daude denak... baina emakumea da, emakume izateagatik, galtzeko gehien daukana. Historian hala izaten da. Norberaren desiraren eta bizikidetza kolektibo baten arteko talka erretratatzen du La Regenta-k. Psikoanalistei luzerako emango dien gaia. Bada eszena bat apaizak sutsuki sotana luzea erauzten duena, inpotentziaren inpotentziaz. Egun, XXI. mendean, zenbatetan ez ote dugu inposatu dizkiguten jantziak erretzeko fantasia izan?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.