Inoiz burutik pasatu bazaizu Euskal Herriko festen artean hildakoen eguna ere badela, eta amerikar Halloween ditxosozkoak bidegabeki itzal egiten diola, baina zuk eta zure lagunek inguruko haurrak hartu eta ospakizun hau biziberritu behar duzuela, bada, hau zuen liburua da.
Izan, haurrentzako narrazio bat da, fikzioa, 10-12 urteko irakurleei begira idatzita dirudiena, laburra eta atalka banatua. Baina gidoia aitzakia baino ez da, liburu honetan garrantzitsua gauza bakarra baita: irakurleari halako festa bat antolatzeko gogoa piztea, zortzigarren atalean deskribatzen den Gau Beltzaren ospakizunaren eredura.
Irakurketa errazeko testua da, helburuari guztiz lotua, nahiz eta aita prakanasaiaren gaia justu zortzigarren atalean aireratzeak distortsioa sortzen duela iruditu zaidan.
Ez da baztertzekoa ere eskola testuinguru batean lantzeko aukera. Sarri-sarri aparteko testuak daude, aparteko letra tipoarekin: arbelean idatzitakoa, Neguprenoa (Izaro) abestiaren lehen ahapaldiak, Erantzun (Anestesia) abestiaren lehen ahapaldiak, Gau Beltza festaren kronika, eta egunkarietako titularrak.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Gau beltza'
Gure ohiturak berrasmatzen
Idazlea: Josu Ozaita. Ilustratzailea: Joseba Larratxe. Argitaletxea: Txalaparta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu