HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Nafarroako mariskala'

Gure geografia berrasmatzen

Idazlea: Aitzol Lasa. Argitaletxea: Denonartean.

2021eko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Euskal Herriko historiarekin jolas eginez ari zaigun obra bat da, abiapuntu honekin: Eta Nafar erresumak bere burujabetza mantendu izan balu? Zertan bilakatuko zen Euskal Herria? Nola egituratuko zen? Zein izango zen hankazpian hartuko gintuen diktadorea? Bai, diktadorea (=Nafarroako mariskala) izango dugula proposatzen da. Ez da, ordea, harrigarria: halako literatur proposamenetan usu garatzen da Orweldar kutsuko irudimen ariketa distopikoa, kontakizunari tentsio edota gorputz nahikoa ematearren (?). Jakin-mina baduzue, jo ezazue, esaterako, Etxarte/Urrutia-ren Ihes ederra irudi eleberrira, zeinak irakurle gaitasun handiagoa eskatzen baituen aztertzen ari garen Nafarroako mariskala honek baino, eskuarki adinez goragoko irakurleentzat dela uler litekeena, edota antzeko zailtasun (adin?) maila duen eta ikuspuntu globalago batean garatzen den Zaldua/Ribasen Azken garaipena lanera.

Kontakizunaren aitzakia Mariskalari aurre egin nahi dion heroia bada, benetan mamitzen dena euskal geografia berrasmatuaren deskribapena da. Geografia berri honetan irudimen jolas bat proposatzen da, eta harekin gozatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.