HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Hitzen iruditegia'

Gure baitako filologo txikia

Idazle eta ilustratzailea: Ane Arzelus. Argitaletxea: Denonartean..

2020ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Iruditegia hitzak esanahi bikoitza du. Orain «irudi bilduma», eta «irudimenak biltzen duena» esanahiekin erabiltzen badugu ere, duela hogei urtetik atzera agertoki hitzaren sinonimo hutsa zen —Larramendiren garaietatik—, eta ez besterik.

Liburu honi esanahi berriarekin jarriko zioten izenburua, baina adiera zaharra iradokitzaileagoa gertatzen zait.

Jorratzen duen gaiari dagokionez, euskal hitzen edertasuna goraipatzeko usadioan dator obra hau —gurean beti boladan egongo dena—, batik bat euskarak bere hitzen barne konposaketa hain garden erakusten duelako; eta zer demontre, euskaldun guztiok gure baitan halako plazeretara makurtzen gaituen filologo txiki bat dugulako.

Guztira 30 hitz aztertzen dira, hurrenkera alfabetikoan emanak. Hitz bakoitzaren gainean ilustrazio bat dator, hitzaren azpian dagoen azalpen testuarekin jolasean bezala.

Testuak hitzaren etimologiaren eta iradokizun poetikoen artean kokatzen dira, eta, prefosta, jolas literarioko pasarteak maiteago izan ditut, nire baitako filologo txikia kontra-iritzi sumindurarako beti prest dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.