Haur eta gazte literatura. 'Frankitxoren maskota berria'

Godzilla Nozilla

Idazlea: Alaine Agirre eta Xabier Mendiguren. Ilustratzailea: Belatz. Argitaletxea: Elkar.

2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Kalean da jada Munstro txikiak bildumaren laugarren alea. Ezagutzen ez duenarentzat esango dugu duela bi urte sortu zela, formula-literatura izateko ezaugarri guztiekin, eta oraingoz, sortu zituen espektatibak betetzen dituela. Halako obrak denbora-pasako literaturaren esparruan aritzen dira, haur irakurle hasiberriari irakurketa erraz entretenigarriak eskaintzeko bokazioarekin.

Sei pertsonaia finkoz osatua dago. Formula aurrezarri bati jarraitzen diote abentura guztietan, elkarrizketa eta atal askorekin, abentura autokonklusiboekin...

Abentura bakoitzean protagonistetako bat jartzen da fokuan. Oraingoan Frankitxori egokitu zaio. Urtebetetzerako herensuge txikitxo bat fabrikatu nahiko diote gurasoek, baina dena korapilatu egingo da Frankitxo eta lagunek laborategira sartu eta sorkuntzari isurki berde bat nahi gabe botatzean. Ondorioa, herensuge izugarri bat gixajokien (pertsona arruntak) hiria suntsitzeko punttuan egongo dela...

Gustagarria egiten da irakurketa, agian halakoetan agertzen ez diren detaile umoretsu ugari eskaintzen direlako, herensugea sortzeko errezeta barne.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.