Azpititulua Zutaz hitz egiteko gida inklusiboa duen liburu hau ez da ipuin bat, ezta aniztasunari gorazarre egiteko ariketa hutsa ere. Dituen 36 orrialdeak argudio zientifikoak eta akademikoak eskaintzen ditu, nagusiki norbere identitatea eraikitzen ari den edonork (gu guztiok barne) ohiko parametro hertsiak baztertu eta identitatearen kontzientzia irizpide zabalagoetan garatzeko.
Lezioak ematetik urrun, egitate aski ebidenteak proposatzen dizkigu, bizi dugun aniztasunaz jabetu gaitezen, eta, hartara, inor desberdintzat jo aurretik denak pertsona izatearekin berdintzen garela onartuz, pertsona bakoitzak bere-bereak diren ezaugarriak dituela ohartu gaitezen.
Liburua hiru atal nagusi hauetan banatu dute: (1) zientzia, (2) gizartea eta (3) zer egin dezakegu. Gainera, hala esaten ez badute ere, aniztasuna hiru multzotan biltzen dute: aniztasun funtzionala, aniztasun fisikoa eta genero-sexu aniztasuna. Eta hirutan banatzen dituzte ere aniztasunaren sorrarazleak: genetika, ingurune faktoreak, eta sozial zein kulturalak direnak.
Amaierako atalean aktibismoaren alde egiten dute, norbere burua denean errespeta dezatela aldarrikatzeko eta aniztasuna gizarte aldarrikapena izan behar dela azpimarratzeko.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Gorputz guztiak dira ederrak'
Geure burua hobeto ezagutzeko
Idazlea: Beth Cox. Ilustratzailea: Samantha Meredith. Itzultzailea: Maddalen Arzelus Antia. Argitaletxea: Ttarttalo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu