HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Kandido eta besteak'

Gaur-gaurko obsesioa

Idazlea: Fran Pintadera. Ilustratzailea: Christian Inaraja. Itzultzailea: Uxue Rey. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2019ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Identitatea. Nor garen, zein desberdin garen, eta, akaso, zer gutxi inporta dion honek guzti honek.

Kandido desberdin sentitzen den pertsonaia bat da. Hala aurkezten digute, hala dela erakusten zaigu, eta guk sinistu egiten dugu. Ez da zaila, bidenabar esanda, zeren, nor ez da besteengandik desberdin? Ez al da akaso gaur-gaurko obsesioa zein desberdin garen azpimarratzea?

Gai aktuala aukeratu du Pintadera-Inaraja bikoteak, eta 2018ko Compostela saria jaso dute—«merezimendu osoz» idaztekotan nintzen, baina zer dakit nik album hau saritzeko bazterrean gelditu diren gainerako lanei buruz?—, inguruko sariketa garrantzitsuena, album ilustratuetan.

Tamaina handikoa da, luzea, tapa gogorrekoa, 0 eta 4 urte bitarteko irakurleentzat gomendatua. Harrigarria gertatu zait azken datu hori: titiko umeek nortasun kezkak zituztenik ez nekien. Alta, nire ondoko 13 urteko liburu-jaleak esan dit asko gustatu zaiola, bereburuaz pentsatzen jarri duela, baina bere gelako astapotroei alferrik eramango diedala, pentsatzekoak ez zaizkiela gustatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.