Ttarttalo argitaletxeak badu Lehen galderak eta erantzunak saila deitzen den bilduma bat, oraingoz bederatzi titulu eskaintzen dituena. Album ilustratuaren formatuan eginak daude, testua irudien artean kokaturik, eta hegal tolesgarriak erabiltzen dituena azalpenak emateko.
Izenburuaren galdera orokorrak gai bat proposatzen dio irakurleari, eta barruan, orri biko bakoitzean, beste galdera orokor bana —demagun, gure liburuko hirugarren orri bikoan: «Nork migratzen du nora?»—. Galdera sistema honekin, mural erako irudiaren gainean agertzen diren animaliak hegal tolesgarri banaren gainean daude, galderatxo zehatzarekin, hegala altxatzean erantzuna jasotzeko moduan. «Maparik behar al dute animaliek?», jartzen du arranoaren parean, eta hegal azpian erantzuna: «Ez, eguzkia eta izarrak...».
Bildumak, oraingoz, bi multzotan banatutako gaiak eskaini dizkigu, ugariena zientzien eta biziaren ingurukoak (loreak, euria, erleak, animalien hizkuntzak, ernalkuntza, eguzkia, heriotza, migrazioak) izanik, nahiz eta tartean Nola izan naiteke atsegina besteekin? titulu erabat desberdina argitaratu duten.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Nora doaz animaliak neguan?'
Ezinbesteko galderak (eta II)
Idazlea: Katie Daynes. Ilustratzailea: Christine Pym. Itzultzailea: Amets Santxez Munain. Argitaletxea: Ttarttalo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu