Dube
'Ezer ez da'
Argitalpena: Egilea editore.
Gaztain estudioak soinu propioa duela esatea gehiegizkoa den arren, Eñaut Gaztañagaren eskua sobera nabaritzen dela esan genezake. Hori bai, argi daukagu taldeen nortasunaren aurreirakurketa egiten duela, eta Duberekin ez da ezberdin izan. Post hardcorea, grungea eta metal alternatiboa erreferentziatzat har genitzake, bai jatorrizkoa (hots, 1990eko hamarkadako Smashing Pumpkins, Alice In Chains...) bai gaur egungoa. Erritmo trabatuak (Malkoak, Icto, Oihu...), crescendo gozagarriak (Hegan) edota melodiarekiko atxikimendu interesgarriak (Malkoak, Galderak) entzun ditzakegu. Soinua aski prozesatua dago, bateriaren nolabaiteko itzaltasunean nabaritzen dena, baina kantuen boterea gailentzen da, ez baitzaie horiei oldarkortasunik falta. Hori dela eta, Negarrak kantu erraldoiarekin, esaterako, goia jotzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu