HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Egin zeure komikiak!'

Etorkizuneko komikigileentzat

Idazlea: Jess Smart Smiley. Ilustratzailea: Jess Smart Smiley. Itzultzailea: Imanol Salegi Urbieta. Argitaletxea: Ibaizabal.

2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Sormena lantzeko liburuxka honek (90 orrialde) izenburuak dioena eskaintzen du: komikiak egiten ikasteko gidaliburua da. Lanean jartzeke, proposamenak arakatzeko astia hartu dut (nola, bestela) eta irudipen sorta bat etorri zait burura:

Hasteko, hau ez da marrazketa lantzeko liburu bat. Egin zeure manga edota Ikasi superheroiak marrazten tankerako proposamen mordoa dago merkatuan; ez da horien artean sartzen. Marrazketan trebatzen laguntzen du, baina estiloa ezarri gabe, norberak berea gara dezan ahal bezain libre.

Ez da, ez, komikigintzaren teorian hain ospetsu egin zen Scott McClouden Understanding Comics edo Will Eisnerren Comics & Sequential Art gisako teoria liburuen ildoa urratzen duen lan bat ere. Hala ere, ariketa bakoitza komikigintzaren teoria azalpenekin hornituta dago, zentzurik praktikoenean bada ere.

Haurrekin aritu beharko banu, 89. orrialdeko Trebetasunak atala erabiliko nuke orientabide gisa. Baldin eta komikigintzan maila baneuka. Bestela, haurrak autodidaktak diren neurrian, euren kasa liburua erabiltzen uztea izango litzateke onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.