HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Arraroa'

Etika kontuak

Idazlea: Ainara Azpiazu. Ilustratzailea: Paula Estevez. Argitaletxea: Pamiela.

2018ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Etxepare sariketa album ilustratuen zaleentzako erreferentzia da, eta euskal egileen kalitatea balioesteko iturri paregabea. Joan den urteko irabazlea ere txundigarria da alde guztietatik.

Etxe baten egitura duten ilustrazioak erabiltzen dira pertsona multzo heterogeneo bat aurkezteko: trabestia den gizasemea; nudismoa praktikatzen duen familia; barazkijaleak diren gurasoak euren seme txorizo zalearekin; etxetik sekula irteten ez den amona; Diogenes sindromea duen beste amona; queer filosofiari jarraiki bizi diren ikasle parea; atea zabalik duen kaiolatik ihes egiten ez duen txoria; hijab-a daraman emakume beltza euskaldun izateaz harritzen den haurra; bakarrik bizita ere zoriontsua den amona; gauez lan egiten duen okina; narrastiak musukatzen dituen laguna; ezerekin harritzen ez den haurra.

Heldua naizen partetik gozatu egin dut irakurtzen. Baina ez dut ulertu zergatik gure gizartean eztabaidagai direnak haurren bidez konpondu nahi diren, zergatik sinetsarazi haurrei euren baitan dagoela soluzioa, etika gazteen eta helduon ahala denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.