Eta, hala ere, amaiera zoriontsuarekin» esanez hasten da ipuin bilduma honen aitzinsolasa. Inoiz baino beharrezkoagoa, izenburuak makina bat bitartekari (heldu, guraso, irakasle...) izutuko dituelako, hainbeste, ezen susmoa dut haurrentzako desegokia iritziko diotela.
Ipuinok irakurri egin behar dizkiegu gure haurrei, euren hobe beharrez. Aitzinsolasa ez saltatu. Argigarria da, eta lasaituko gaitu, eta barruko ipuinen onurak (ez nolanahikoak) zeintzuk diren argituko dizkigu.
Konparazio batera, Igerabide beraren Haur korapiloak (Pamiela, 1998) poesia liburua har liteke. Han ere haurren baitan dauden barne-gatazkak dira mintzagai. Esan genezake formatuz aldatu duela egileak.
Baina egile esatea gezurra esatea da. Ipuin hauek tradiziotik jasotako ipuinak direlako, ez Juan Kruzek, baizik eta Barandiaran, Satrustegi eta enparauek. Zehazkiago esateko, berridatzi egin ditu, orraztu, hango eta hemengo bertsioak batu, eta bere bertsio propioa osatu. Boz gora, poliki irakurtzeko moduan.
Irudiak esplizituegiak dira. Irudimenari tarterik utzi gabe, ez datoz aitzinsolasean agertzen diren asmoekin bat. Teknikoki maisulana irudituta ere.
Haur eta gazte literatura. 'Euskal Herrietako ipuin gaiztoak'
Eta, hala ere, amaiera zoriontsuarekin
Idazlea: Juan Kruz Igerabide. Ilustratzailea: Elena Odriozola. Argitaletxea: Denonartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu