HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Nire lehen espazioko liburua'

Esperientzia geziak

Egilea: Emily Bone. Ilustratzailea: Lee Cosgrove. Itzultzailea: Nagore Irazustabarrena. Argitaletxea: Ttarttalo.

2016ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Dibulgazio liburu gutxi argitaratzen dira euskaraz. Eta ez dut ulertzen zergatik. Ematen du eskolako hormetatik irten ezin den kontu bat dela jakintza: han barruan jakintza, hemen kanpoan «ignorantzia»?!! Ez, ez dut ulertzen.

Tristeena da gaur egungo jakintza liburuek ongi pasatzeko tresna perfektuak diruditela, irudi, grafiko, azalpen koadrotxo eta beste hamaika estrategia komunikatibo erabiltzen dutelarik.

Esku artean dugun liburu honek, esaterako, zeharka pizten du zientzia zaletasuna, astronautak fokuan hartuta.

Oinarrizko irakurketa batentzat da egokia, bere orrialde lodi plastifikatuekin, alderik alde irudiak dituztela eta euren gainean azalpenak.

Astronautengan jartzen da fokua, eta tartekaturik eguzki-sistema, izarrak eta galaxiak azaltzen dira. Gutxiengo baten lanbide elitista dela ukatu gabe, haren inguruan espazioari buruz eta astronomiari buruz sortzen den lilura abiapuntu zoragarriak dira, bai naturaren, bai biziaren gaineko galderak barra-barra ernetzeko. Halakoak jendartean zeharka igarotzen diren esperientzia geziak direla ez ahaztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.