KRITIKA. MUSIKA. KURSAAL AUDITORIUMA. DONOSTIAKO 65. MUSIKA HAMABOSTALDIA. ROTTERDAMGO ORKESTRA

Espektatibak

2004ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Zuzendaria: Valery Gergiev. Pianoa: Alexander Melnikov. Eguna: Abuztuaren 29a. Egitaraua: Ravelen eta Mussogorskiren obrak.

Rotterdamgo Orkestrak, estreinako emanaldian, Ravel aukeratu zuen ardatz bezala. Orkestra ona eta gaztea ikusi genuen, eta nahiz eta kontzertuarekin asko disfrutatu, espero genuenaren azpitik egon zen.

Hasteko, Ravel-en Alborada del gracioso eskaini ziguten. Orkestraren soinua elegantea izan zen biolinetan eta bioletan, kontrabaxu eta txeloetan ez hainbeste. Tronpeta fin ibili zen pikatuen pasarte nekezean eta fagota ere liriko bere pasartean. Atentzioa eman zigun Gergieven keinu arraroak, kanpotik ikusita behintzat. Eskua erabat atzera botatzen du eta azpidibisio asko markatzen ditu. Dena den, obraren irakurketa, kontzertu guztiari aplikatu geniezaiokeena, espero baino bide ohikoagoetatik ibili zen oro har, baina ez Mussorgskiren kasuan. Ravelen La Valse ederra eta dekadentea ondo eman zuten, argitsu. Egile beraren Orkestra eta pianorako kontzertua Sol-ean piano jotzaile gazte bat eduki genuen teklatuetara. Melnikoven soinua ez zitzaigun bereziki ederra eta aberatsa iruditu, ezta bere erasoa ere. Nahiko akats egin zituen, nahiz eta teknikoki maila ukaezina izan. Lekuz kanpoko notak ere nahiko sarri eman ziren. Bis bezala, oso-oso motz, Rachmaninoven Bisio iheskorraksailetik bat.Onena, bigarren zatian, Mussorgskiren Erakusketa bateko koadroak lanarekin. Orkestraren botere handia nabaritu genuen, eta, gainera, zuzendariak bereziki kontrolatzen duen musika dela ikusi.Bakarlariak ederki portatu ziren. Gergiev maisua musika errusiarraren emaile onenetarikoa da. Eskainiko duen Romeo eta Julieta entzuteko zain gaude, espektante.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.