HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Nola harrapatu elefante bat'

Eskutik helduta bezala

Idazlea eta ilustratzailea: Vanessa Westgate. Itzultzailea: Nagore Irazustabarrena. Argitaletxea: Ttarttalo.

2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Istorio batzuk distantzia batetik begira bezala irakurtzen ditugu, hala kontatzen zaizkigulako, ziurrenera. Beste batzuetan, aldiz, eskutik helduta bezala eramaten gaituzte, gurea ere izango balitz bezala kontatzen zaigulako gertakizuna. Mota horretako da Nola harrapatu elefante bat albuma.

Erraz sartzen da bertan, inertziaz, kalterik edo arriskurik jasango ez dugula antzemanda. Testuak bagaramatza lehen esalditik, «Elefante bat nahi baduzu, lehenik, elefanteak non bizi diren jakin behar duzu». Eta, halaxe, gure ordezkariaren rola jokatzen duen haur protagonistaren marrazkiaren bidez, elefante baten bila abiatzen gara: orrialde zuri batean, mapa bat arakatzen agertzen gara.

Hurrengo orrialdean, jada «elefanteen herrialdean» gaude. Eta aurrera. Istorioan sartu gara, sartu gaituzte. Zer gertatzen den hurrenak ez dio orain axola. Irakurri liburua, eta jakingo duzu.

Inporta duena da kontakizuna eskuzabala dela, ezustekoz betea, bihotz onekoa, eta ikasgai ederrak gordetzen dituela.

Lezio bat sortzaile izan nahi duenarentzat, eta opari bat irakurleontzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.