HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Nahla'

Erretratugilea

Idazlea: Oihane Fernandez. Ilustratzailea: Ainara Azpiazu, Axpi. Argitaletxea: Ibaizabal

2016ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Hirurogei orrialdeko narrazio luzetxoa da, zazpi ataletan banatua, eta zuri-beltzeko zazpi irudirekin hornitua datorrena.

Izenak iradokitzen duen bezala, protagonista arabiar jatorrikoa da, neskato bizia, bere begi handiak bezala, azkarra, bere izter motzen antzera, eta bihotz onekoa, irakurleok desiratzen dugun eran.

Erraz irakurtzen den abentura domestiko bat kontatzen zaigu, protagonistak eta bere lagun Sbet eta Mbore-k bizi izandakoa. Egia esan, abentura izatera iristen ote den zalantzazkoa da. Besterik gabe euren auzoko baten jokabide misteriotsuaren zergatiaren ikerketa da istorioaren motorra.

Halere, garrantzitsuena, irakurketa amaieraraino eramaten laguntzen duena, beste zerbait da: pertsonaien erretratua. Nire kasuan hala izan da, eta nire inguruko haurrarena ere bai. Hasieratik Nahla eta bere mundua egin zaizkigu interesgarri, eta hari begira, zertan ari den begira pasatu zaizkigu orrialdeak. Hain da xarmagarria haurra, hain bizia, hain...! Plazera sentitu dut beste ezeren gainetik istorio xume honekin, eta itxaropena ere bai, euskal letretara erretratugile fin bat ote datorkigun sinistuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.