Kritika

Enpatia ariketa

2023ko azaroaren 26a
06:20
Entzun

'Pantxo zezena

Idazlea: Pello Añorga.

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena.
Argitaletxea: Denonartean.

Zer-nolako azal indartsua duen liburu honek! Badu gainera barruan aurkituko duguna iradokitzeko ahala, zeren hemen barruan plazatarako zezen bati gertatutakoa kontatzen baitzaigu, anekdota moduan.

Narratzaileak Pantxo zezenaren ikuspuntua ematen digu, ipuinetik bezainbat kronikatik duen moldean. Baserrian lasai nola bizi zen ikusten dugu, animalia adiskideekin batera, gizakirik gabe, gureetakoen arrastorik ez dago eta. Halako batean, ordea, zuri-gorriz jantzitako gizajendea agertzen da, kamioi batean sartu eta herriko festetara eramateko.

Ekintza bortxazkoa da, zezenaren gogoaren kontrakoa, hurrengo egunetan gertatuko zaionaren aurrekari. Plazan ibiliko dute, egunero, zuri-gorriz jantzitakoak airean ibiltzeko, kopetakoka, adarkadaka. Eta, halere, gustura daudela dirudi! Pantxok egoera nola hala jasaten du, harik eta baten batek banderilla sastakatzen dion arte. Haren marruak! Ordutik aurrera, Pantxoren ahalegin guztiak etxera bueltatzekoak dira, ihesean atzetik zapi gorridunak dituela.

Kontakizuna album ilustratu baten eran irakur daiteke, irudiek asko dute esateko, eta testua ikusitakoa janzteaz edota ñabardurak egiteaz arduratzen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.