HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Tipi-tapa-tipi ilunabarrean'

Emozioa filosofoei azaldua

Idazlea: Miren Agur Meabe. Ilustratzailea: Eider Eibar. Argitaletxea: Denonartean.

2017ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Tapa gogor sendoekin bildua, 40 orrialdeko album ilustratua da, 25 x 25 cm-koa.

Balizko irakurleari buruz pentsa liteke liburu azalean aitonaren lepoan agertzen den haurraren adinkidea izan daitekeela, nahiz eta, agian, liburu honek beste adin aproposago bat daukan.

Zuria nagusi, kolore hori-gorri-arreen artean, paseo baten kronika egiten zaigu. Ezer berezirik gertatzen ez denez —ez ihesaldi, ez gaizto, ezta susto larririk ere— unean uneko ekintza xumeei ematen zaien indarra, eta hauetatik eratorritako emozioa bihurtzen da irakurketaren plazer gunea. Aitonaren eskutik helduta, aharrausiak, malkotxoak, eskua bularrean, oinak uretan, elkarren ondoan eserita... Irudiek ere detaileetan jartzen digute begirada, ikuspuntu subjektiboa nagusi.

Honekin batera metafora erabiltzen da («bi filosofo lez goaz paseoan»), bizitzari buruzko hausnarketak-eta plazaratzeko: «hostoak askotarikoak dira, jendea bezala».

Eta hain zuzen azken ezaugarri honek eginarazten dio, nire ustez, irakurlearen adinari goraka: amaitzen ari zaion haurtzaroari azken begirada eman nahi dion filosofo txikiraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.