HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Bizenta txiki'

Dena ez esatearen bertutea

Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxeberria. Marrazkilaria: Enrique Morente. Argitaletxea: Denonartean.

2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Biografia lan errealista da, eta Bizenta Antonia Mogel aurkezten digu, hau da, euskaraz liburu bat argitaratu zuen lehen emakumea. Formatuari dagokionez, album ilustratutzat jo daiteke, irudiek informazio osagarri asko eskaintzen baitute; baita oinarrizko datuak ere. Esaterako, irudien bidez jakiten dugu aitaren absentziak bultzatzen dituela osabarenera joatera, eta ilustrazioak erakusten digu bere Ipuin onak liburuaren azalean zer zegoen idatzita, zehazki, 1804ko lehen edizio hartan.

Testua laburra da, sintesi ariketa handia eginez eraikia, esaldi deskriptiboekin osatua, eta pertsonaia historikoaren biografian mugarri batzuk ezartzen ditu, irakurleak uler dezan (haur) literaturaren aitzindari haren profil literarioa nola eraiki zen.

Liburu honen bertute handiena, hain zuzen ere, dena ez esatean datza. Irakurlea behartzen du galdetzera bertan esaten ez denaz, zeren, egiazki, zertzelada batzuk baino ez baititugu bertan. Pertsonaiari buruzko irrika sor lezaketen zantzuak ditu; irakurlea erdibidean utziko dutenak: eta, dena ondo bidean, informazio peskizan jarriko dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.