Haur eta gazte literatura. 'Coraline'

Botoi begi horiek

Idazlea: Neil Gaiman. Ilustratzailea: Dave McKean. Itzultzailea: Julen Gabiria. Argitaletxea: Elkar.

2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Liburu honetan oinarrituta, izen bereko film bat estreinatu zuten duela hamar urte justu, arrakasta handiarekin. Berehala izendatu zuten ezinbesteko animazio zaleen zerrendetan, gidoiagatik ez ezik, irudi lan bikaina osatu zutelako ere. Egia da: betiko iltzatuta geratzen zaizkizu bertako fotogramak, botoi begien begirada huts hura.

Orain, liburua euskaratu digute. Albiste bikaina, baina... Batzuetan zaila da zinemaren iruditeriatik ihes egitea; zaila ez baldintzatzea irakurketa, filmaren ostean datorrenean.

Bada, egin ezazue. Ez zarete damutuko.

Irakurraldian zehar nindoala, ez dit kalterik egin filmaren irudiak gogora etortzeak —«behingoagatik», pentsatu dut—; alderantziz, iruditu zait elkar elikatzen dutela bi formatuek. Pelikulak irakurraldia aberastu didala iruditu zait.

Oharrak: (I) Adin muga baino garrantzitsuagoa da proposatzen den estetikaren garraztasuna jasateko ahalmena, beldurrezko (terrore arina?) istorio honekin gozatzeko; (eta II) Irakurri dena, egilearen hitzaurretik hasita, amaierako bonus-elkarrizketa barne.

Ez zarete damutuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.