KRITIKA. Musika

Bohemiaren dirdira

2017ko martxoaren 7a
00:00
Entzun

Musika-Musica

Egitaraua:Gustaf Mahlerren '2.sinfonia'. Zuzendaria: Yaron Traub. Abeslariak: Maria Espada, Maria Jose Montiel.Lekua: Euskalduna Jauregia, Bilbon. Eguna: Martxoak 2.

Publikoaren harrera onarekin hasi da Musika-Musica jaialdi klasikoa; aurten lan erakargarribezain konplexuarekin: Gustaf Mahlerren 2. Sinfoniarekin, hain zuzen. Berpizkunde izenburuarekin ezagutzen dugu, eta Bohemiako konpositorearenbitarteko konposizioa dela esango genuke, erromantizismo berantiarraren erakusle paregabea. Izan ere, Mahlerren sinfoniak, hein batean, bizitza, heriotza etabirsortzearen gainean idatziak daude. Hasierakoek ikuspuntu erlijiozkoagoa dute, eta azkenengoek, berriz,kulturalagoa, eta pertsonalagoak ere badira. Amaitzear dagoen mundu politiko, sozial eta kulturalaren isla dira, eta aurreikusten dute badatorren beste mundu bat,Lehen Mundu Gerraren atarian baitago Mahler. Konpositoreak berak dioen moduan, bigarren sinfoniaren hasierako mugimenduan —Hileta Martxa—, lehenengo sinfoniako heroia hilobira doa... Heroia hil egin behar da beste era batean berpizteko, beste mundu batean, bestelako musikan itxuraldatzeko... Afera honetan murgildu ziren etxeko orkestrako musikariak eta ondo ezaguna den Yaron Traub zuzendari aditu eta begikoa. Askotan aipatu dugu etxeko orkestrak kontzertu hasieretan ordaindu behar duen saria, eta oraingoan eresumatu genituenkontrabaxuen eta txeloen arteko desadostasunak. Baina zorionez, irudikeriabat besterik ez zen izan. Maisuak ondo hartu zuen eskuetan sonataren itxura duen Allegro Maestoso; Dies irae eta Berpizkundepiezakbarne dituena. Jarraian, gozatu genuen bigarren mugimenduan lied itxura duen heroiaren bizitzaren atzerabegirakoarekin.

Hirugarren mugimendua, berriz, Rondó bat da, obsesiboa eta ironikoa aldi batera. Hemen harizkoen kortxeaerdiak jirabiraka egon ziren, beste lied ezagunaren zehar, tronpeten deialdiaren ostean landler batean erortzeko. Berriro, perpetuum mobile, metalezkoen fanfarrea eta leherketa disonantea. Oihartzun honetan ondo aritu ziren orkestraren biolinak eta metalak. Bada, sinfonia erraldoi honetan ahotsik ez da falta. Laugarren mugimendu laburrean (Ullicht), Maria Jose Montiel mezzoaren ahots tinbratu eta koloretsua batez ere erregistro baxuan entzun genuen, musikaltasunez igorrita. Benetan kontraste zirraragarria aurrean entzundakoarekin! «Gizakia saminean murgilduta dago... Zeruan nahi izango nuke...». Hitz horiek dira lanaren erdigunea. Sinfonia luzearen amaieran, 5. mugimenduan, aldiz, berriro itzuliko dira lehenengoaren gai izugarriak. Berpizkundea borroka latzaren ostean etorriko da, eta azken epaiketaren aldamenekoak entzun egingo dira: tronpen deialdia, oholtzaren kanpoan entzuten den banda urrundua, biolinen txio-txioak, Diesi rae, Apokalipsiaren tronpetak, hortik sortuko da Berpizkundearen gaia. Eta halako batean, BilbokoKoral Elkartea, a capella, pianissimo miragarrian, Berpiztu zaitezKlopstock-en poema abestuz. Maria Espada sopranoaren kantaldi zuzen eta laburraren ostean, orkestrak, koroarekin eta organoarekin batera, fortissimoan bukatu zuen desafioa. Konpromisoa beteta zegoen.

Gure ustez, Yaron Traub zuzendariak lan handia egin zuenberrehun pertsona baino gehiago bideratzen: hau da, barruko musikariak, kanpoko musikariak, ahots bakarlariak, koroa eta organoa. Ez da lan makala!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.