Kritika. Musika

Bidelapurrak

Bidelapurrak / 'Inorenak ez diren lurretan'
2025eko otsailaren 16a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

BIDELAPURRAK

Batek daki desagertuta egon diren sei urte hauetan Bidelapurrek Aturri ertzetik amari agur esan eta Tenneesseera bidaia egin duten, Robert Johnsonek bezala bidegurutze batean deabruari arima saldu eta gitarra jotzaile birtuoso bihurtuta itzultzeko. Baina nabari da disko hau mimoz ondutakoa dela, gogoz landua, eta horren emaitza birtuoso izatearen parekoa da. Arkatzak zorroztuta eta gitarren sokak estututa, folk doinuak dira nagusi, country eta amerikanaz nahasturik, baina geure lurreko kantagintzaren zipriztinez bustiak, nondik gatozen ahaztu gabe. Hamabi abestitan zehar bidaian garamatza diskoak, inorenak ez diren lurretara, eta amaierara iristean berriro ere hasieratik hasteko gogoa pizten du.

Bidelapurrak
Bidelapurrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.