HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'OZeko aztia'

Belarrien gozamenerako

Idazlea: L. Frank Baum. Ilustratzailea: Olivier Latyk. Itzultzailea: Uxoa Iñurrieta. Argitaletxea: Ibaizabal.

2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Denok ikusi dugu filma noizbait, eta, beraz, denok ezagutzen dugula suposatuko dut.

Halere, batzuetan inpresioa izaten dut ez garela ohartzen zein munta handiko literatur sorkuntza den hau, zeren, nire iritziz, XX. mendean sortutako haur literaturako obra handienetako bat baita, arrazoi askorengatik. Luze-laburrak ez dit gehiagorako ematen, eta bi argudio emango ditut: bata, ahozko literaturako ezaugarri nagusiak bere egin, eta idatzizko obra moderno bat dugula hau; inor gutxik lortu du halakorik. Eta bigarren argudioa: entretenimendua eskaintzen du, balio eredugarriak erakustearekin batera.

Euskaraz, obra osoaren itzulpen bakarra dugu, Juan Kruz Igerabidek egina (Denonartean, 2015), eta moldaketa mordoxka bat, gehienak zaharkituak edo balio gutxikoak, salbuespenak salbu (A. Atelarena dut gogoan: Vicens Vives, 2014).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.