Udara da denbora infinituaren garaia. Edo izan daiteke, bederen, aukera emanez gero. Demagun herri txiki batean bagabiltza, inguruan bainua hartzeko igerileku edota errekarekin (biak batera are hobeto), ilunabarrak pizten dituen kaleko solasaldi eta jolasekin, soilik traktorearen noizbehinkako hotsak estaltzen duen txori eta zomorro soinu bandarekin...
Baina beti ezin gara halako trantzean bizi. Orduan komeni zaigu Errota zaharreko kluba bezalako eleberritxoak eskura izatea.
Hamar ataletan banatutako letra txikiko 72 orrialde hauetan pausaldia eginez, paradisu hartan senti gaitezke.
Bost neska-mutikoko kuadrilla baten bizipenak aurkituko ditugu bertan. Animalia zauritu eta baztertuen defentsan egingo dituzte ahaleginak, jendez hustutako herri mamuari egingo diote bisita, eguzkitan erreko dira, lertxunaren irla bisitatuko dute ibaian, neskato elbarria paseatuko astotxoan, masustak bilduko marmelada egiteko... eta dena denbora infinituan, atzo eta bihar baino urrunago ezer ez dagoen garai mitikoan.
Ilustrazioek narrazioa ederki janzten dute, giroa eta gertakariak nolakatzean.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Errota zaharreko kluba'
Behar dugu
Idazlea: Paddy Rekalde. Ilustratzailea: Alex Orbe. Argitaletxea: Elkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu