HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Kandinga lehoia'

Begiratze hutsak zirrara eragiten du

Idazlea: Boniface Ofongo. lustratzailea: Elisa Arguile. Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2021eko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Ipuin ilustratua da, azal gogorreko liburuan emana, orrialde sendoetan, tamaina ertainean (zabaldurik metro erdi hartzen du).

Kamerungo ahozko tradizioko ipuin bat kontatzen du, idazleak bere garaian entzun zuen gisan, bertakoa izanik.

Testuak eta ilustrazioek lana erdibana egiten dute: letretan kontalariaren ahotsa irudikatu genezake, ahoz egiten den eran transkribatua; irudiek kontalaritza testuinguruetan ematen den giroa jartzen dute, kasu honetan, afrikar ipuin batean espero daitekeen gisakoa.

Emaitza apartekoa da.

Liburua begiratze hutsak zirrara eragiten du. Azalaren gorritasunaren erdian ageri den lehoiaren begiradak sorgindu egiten du. Hori-gorri-beltz paleta, marrazketa etnikoa, askotan lehoiaren ahora garamatzan perspektiba behartuak... Arguile ilustratzaileak bantutarren ipuin honen energia igorri nahi izan dio irakurleari eta, nirekin bederen, guztiz lortu du.

Ahozko tradizioko ipuinak idatziz jartzea ez da erraza. Merezi du Oviedoko Unibertsitateak Ofongori berriki egin dion elkarrizketa ikustea, Youtubeko bilatzailean berehala topatuko duzuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.