Egilea: John Andueza
Argitaletxea. Elkar.
Nerabeentzako eleberri labur-luzea eskaini nahi digute Donostiako taberna baten izenarekin bataiatutako obra honekin.
Dituen berrehun eta zortzi orrialdeak berrogeita hamaika ataletan banatuta daude. Testu-aringarriz josita, bai elkarrizketa bidez, bai letra lodiz nabarmendutako esaldiekin, bai eta tarte, komatxo, letra tipo aldaketa, elipsi, kanta eta erabil litezkeen bestelako aringarri guztiekin ere. Hala, ziurta genezake liburu irakurterraz bezain arina dela.
Institutu batean gertatzen da dena. Nesken dutxetan argazkiak ateratzen dituzte asmo txarreko bi ikaslek, eta, gero, beste baten sakelakoaren bidez zabaltzen. Gertaera horiek, institutu guztia asaldatzeaz batera, peskizan jartzera bultzatuko ditu protagonista, Xato, eta haren lagun min bat, Pipi, .
Ardatz nagusi horren inguruan Xato pertsonaiaren profila landuko da, hala nola bere haren biografiaren zertzelada batzuekin edota institutuan dituen harremanekin, bai irakasleekin, bai Pipi-rekin, bai bere bihotza asaldatzen duen neskarekin.
Eleberria Donostian kokatuta dago, eta hango leku eta ekintzarik topikoenei begiratu bat ematen die, turismorako gida baten antza hartzen duen pasarteekin (ikus, esaterako, 77-78. orrialdeak), iragarkiak barne (antologikoa da Fermin Calbeton kaleko taberna bateko sanjuandarren aipamena).
Amaitzeko, nabarmen dezagun irakurterraz izateko asmoarekin kaleratutako liburu bat eskaintzen zaigula.
Haur eta gazte literatura. 'LARUNBATEAN BUKOWSKIN'
Basque Pirtzin' Style?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu