HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Gazte naturalisten koadernoa'

Basoko sekretuak

Idazlea eta ilustratzailea: Jonathan Rubinez. Argitaletxea: Sua.

2023ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Naturalista izan nahi duten haur eta gazteei begirako jakintza liburua da, ilustrazio eta argazkiz ongi hornitua. Sarrerako azalpenak eta amaierako glosario eta abarrak aparte, liburua hiru atal nagusitan banatuta dago: lehenak lurzorua eta intsektuak ditu jardungai. Bigarren atalak, zuhaitzak eta zomorroak. Hirugarren eta luzeen den atalak, basa-hegazti eta ugaztunak.

Azalpenak, bai testu bidezkoak bai irudizkoak aberatsak dira, eta, orobat, naturalismoan murgildu nahi duen jendearentzako baliabide oso aproposa dela dirudi. Liburuaren sarreran adierazten den moduan (14-15 orr.), xede irakurlea hiru adin multzotan bereizten du egiturak, alegia:7 urtera arte; 7 eta 12 artekoa;eta 12 eta 15 urte bitartekoa. Erabiltzaileak pentsa lezake liburuaren mamia ere adin multzo horien arabera orekaz banatuta dagoela. Baina ez da hala. Jarduera gehienak 4 eta 5 urteko haurrentzat dira.

Dena den, azalpen gehienak gazte-nerabeentzako direnez,eta jarduerak adin hauei moldatzeko aukera dagoenez, esan liteke 10-15 urte bitarteko gazteek atera diezaioketela mamirik gehiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.