Salaketa asmo garbia duen albuma da, Amazoniako oihanetan 2019an zehar izandako hilabete luzeetako suteek sortutako larriduratik abiatu dena, egileak, Fabiola Anchorenak, aitortzen digunez liburuaren amaierako hitzatzean.
Hauek irakurtzeke, izenburu eta azalarekin hasten den kontakizunak, iluntasunean dagoen oihanean kokatzen gaitu, animalia senidetuen artean (ikus jaguarraren gaineko armadiloa). Orrialdeak aurrera eginda, harritutako animaliak antzematen ditugu iluntasunean, aurreraxeagoko orrialdean laranja koloreko argitasunerantz doazenak, aurrerago handik iheska, berotu ez ezik erre ere egiten duelako laranja bizi hark, ezaguna ez zaien su hark; eta lau aieketatik kiskaltzen duen hartatik ihes egiten du ahal duenak, harik eta amaieran oihana argitsu den aldera iristen diren arte (jaguarra bai, armadiloa ez).
Testu gutxi du, animalia baten ahotsa duena (jaguarra?), eta ez da beharrezkoa.
Irudien gaitasun narratiboa nahikoa da istorio honen ingurumari guztiak, emozio guztiak, hausnarketa guztiak adierazteko.
2022ko Album irudidunentzako Nazioarteko XV. Compostela Saria lehiaketaren irabazlea da.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Eguna argitzeko zain'
Basoetako suak
Idazlea: Fabiola Anchorena. Ilustratzailea: Fabiola Anchorena. Itzultzailea: Fernando Rey. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu