Mendi puntan ez, aldirietan dago aitona Lukasen txabola, AHTa bezalako eraikuntza faraonikoen zurrunbiloan baserria eraitsi ziotenetik. Biloba du Krispin, istorio honetako protagonista, eta bisitatzera gonbidatu du, noizbait izan behar zuen-eta lehenengo aldia, haurrek oporretan denbora librea sobran izaten dutela pentsatuta.
Kontakizunak dituen hogeita bi ataletatik, lehen zortzietan aitonak bere unibertsoa erakusten dio Krispini, ingurunearekin bat eginda bizi delako aitona: atearen karranka biolin hotsa da harentzat, leiho bazterreko Xilbestre armiarma eta Clementina sagua dituen adiskide ugarietatik bi baino ez dira, eta zuhaitzen hosto artetik txistuka ari den haizea naturaren mintzoa.
Krispini hura aitonaren erresuma iruditzen zaio, eta miraz dago.
Hemendik aurrera, ordea, aitonaren makalaldia pasatu beharko dute, eta amak eta izebak ulertu beharko dute ezin dutela aitona etxezulo batean sartu, bihotzekoak berriz jotzeko arriskua izanda ere.
Narrazio lineal eta irakurterraza da, lehen irakurraldi luzeak egiteko aproposa.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Aitona Lukasen txabola'
Bakea
Idazlea: Pello Añorga. Ilustratzailea: Alexf. Argitaletxea: Elkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu