Kritika. Musika

Backxwash

Backxwash.
2025eko apirilaren 13a
04:25
Entzun 00:00:0000:00:00

BACKXWASH

'Only Dust Remains'
Diskoetxea: Ugly Hagh Records.

Kasualitatez ezagutu dut, baina Backxwashen azken diskoak nire arreta osoa bereganatzea lortu du. Rapa du oinarri, baina oso tonu ilunak erabiliz, produkzio industrial eta esperimentaletara joz, hauek hip-hop erritmo gordin eta atmosferikoekin uztartzen ditu. Aurreko lanak entzunda, lan honetan nabari da iluntasunerako bidea. Letrek traumen, identitatearen, erlijioaren eta mendekotasunaren inguruko barne gatazkak jorratzen dituzte, ahots bortitz eta sarkor baten bidez. Diskoa intentsitatez beterik dago, baina momentu barnerakoiek oreka ematen diote. Backxwashek bere bidea marrazten jarraitzen du, konpromisorik gabe, eta lan hau bere ibilbidean mugarri sendo bat da: desafiatzailea eta indartsua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.