KRITIKA. Zirkua

Azkar pasatu da denbora

Garazi Pascual kable gaineko dantzaria.
Agus Perez.
2018ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun

Maluta III

Zuzendaritza eta zeremonia gidariak: Ganso & Cia. Zirku artistak: Garazi Pascual, Amelia Cadwallader, Diegolow, Mikel Aiala, Amer i Africa circ, Daniel Esteban. Lekua: Durangoko San Agustin aretoa. Eguna: Abenduak 29.

Zer hobeto urtea amaitzeko zirku-emanaldi on bat baino? Hirugarren urtezprogramatu da Basauri eta Durangoko antzokietan Maluta izeneko programa eta, aurreko edizioetan bezala, Gorka Gansoren gidaritzapean aurkeztu dira egitarauko sei zirku-saio laburrak. Aurten ipuinetako errege barregarri baten rolean agertu zaigu, eta Txefo Rodriguezek ezkutariarena egin du laute elektriko batez hornituta. Bien kontrapuntua Cecilia Paganinik egin du, ikusleei ha- rrera egiten eta bide batez hautsa kentzen eta tarte eszenikoetan era guztietako laguntza trake- tsak ematen.

Errege aza-kirtenak hainbatetan egin du topo eszenan prest zegoen kable horizontalarekin, eta umeen zein helduen barreak eragin dituzte buruan zeraman latorrizko koroak eta bi metroko altuerako tronuak. Baina kable horizontala Garazi Pascualen oreka-saiorako zen, eta haren gainean jarri orduko jabetu gara Zumaiako gaztearen prestakuntza fisiko eta artistiko itzelaz. Izan ere, orekan emandako erakustaldiak dantza kalitate nabarmena erakutsi du, eta, bere dohainei esker, ederra izan da gaualdiko lehen zirku-saioa.

Australiatik etorritako Amelia Cadwallader hula-hoop artista paregabe bezala agertu zaigu, baina saiotik gehien gogoratuko duguna bere pertsonaiari emandako irudi kitsch-a izango da: artistak Hollywoodeko 1950etako estetika luzitu du arropan eta betaurrekoetan, eta uztaiak mugitzen zituen bitartean gona erdi luzea eta alkandora erantzi eta agerian utzi ditu ia gorputz osoa estaltzen zuten kuleroak eta bularretakoa. Azken horretatik hainbat gauza atera ditu uztaiei eragiteari inoiz ere utzi barik, baina nagusiki confettia izan da bular artetik atera dena, bizipozari darion ezinbesteko osagai gisa.

Diegolow izeneko artistak bere show-man dohain bikainak erakutsi ditu diaboloekin egindako erakustaldi harrigarria hasi baino lehen. Ikusleen artean ibili da iratxo baten abiaduran, oholtzara igoarazi du haietariko bat, umorez eta errespetuz ez ideia faltagatik, askotan sufritu dugun legez, eta azkenean diabolo batekin, birekin, hirurekin egindako balentriek ahoa bete hortz utzi gaituzte gu guztiok.

Mikel Aiala bilbotarra norekin eta Philippe Gentyrekin hazi da besteak beste, eta aditua da Feldenkrais metodoan. Metodo horrekin nork bere baitan zentratzen du arreta, eta horrek emaitza sinestezinak ahalbide- tzen ditu malabareetan. Nago, ordea, bere maila sublimea gehiegizkoa izan dela gutariko gehienentzat eta, bestetik, ez du aurrekoen bezalako dramaturgia esanguratsurik baliatu bere arteari nondik norakoa emateko.

Diegolow bezala, Bartzelonatik etorri da Amer i Africa bikotea, eta borroka arteak oinarritzat hartuta, erakustaldi zirraragarria eman digute, jauzi akrobatikoak eta umorea ezin hobeto konbinatuta. Amaitzeko, Zaragozako (Espainia) Daniel Estebanek fitness-baloiaren gainean bizi daitekeela frogatu digu. Aialari bezala, baina, zuzendaritza eszenikoa falta izan zaio bere saioari amaiera borobila emateko. Hala ere, Ganso erregeak eta bere ezkutari estoikoak amaiera umoretsua eman diote egitarauari, eta ho- rren adibide da atzeko besaulkietako 6 bat urteko neskato bati entzun diodana: «Ama: azkar pasatu da denbora!»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.