HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Lorerik gorriena'

Atzaparkada bat edo beste

Idazlea: Itziar Otegi. Ilustratzailea: Sandra Garaioa. Argitaletxea: Pamiela.

2021eko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Gure betiko errepertorioan ezagutu izan ditugun istorioak kontakizun berriak osatzeko erabiltzen ditugu, beharrak aldatu baino, diskurtsoak aldatu direlako.

Orain feminismoaz hitz egiten dugu (hitz egin ahal dugu!) eta, kaleak hartu ez ezik, feminismoa ipuinetan agertzen da. Demagun Txanogorritxo kontatzeko, gure garaiotan behar dugun bezala, beldurrari aurre egiteko asmoz.

Lorerik gorriena albumean agerikoa da gaia hasieratik, eta espero izatekoa jarrera. Txanogorritxoren alabak kontatzen digu amaren trauma, txikitan otso gaizto batekin topatu zenetik gainetik kendu ezin duen zama. Eta dena loretxo eder batzuk bildu nahi izateagatik! Gaur egun aitak (ehiztaria) ekartzen dizkio lore eder gorriak, lore berezi haiek. Baina protagonista ez dago konforme, otsoari aurre egin behar badio, bada egingo dio. Atzaparkada bat edo beste jaso behar badu ere, lore gorriak berak bilduko ditu, eta kito.

Testua zein ilustrazioa sinboloek duten era biluzian eskaintzen dira, beltzetik zurira doazen grisekin, eta gorriminak biltzen dituela indarguneak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.