HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Irakurtzen ez zekien zakurra'

Atsegina helburu denean

Idazlea: Koldo Izagirre. Ilustratzailea: Irrimarra. Argitaletxea : Erein.

2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
«Liburuen kartzelatik liberatu behar ditugu bakterioak eta mikrobioak!», aldarrikatzen du Naroak, horregatik zabalik uzten ditu, bizkarretik heldu eta astindu ostean, etxean nonahi. Sikiera irakurriko balitu, diote etsita gurasoek.

Horra liburu honen funts nagusia (barka iezadazu irakurketa zapuztu badizut, bereziki haurra bazara). Irakurleak, jakina, ipuina ia amaieraraino irakurri beharko du misterioa argitzeko, zeren liburu honek irakurtzen segitzeko eskaintzen duen amua baita Naroaren obsesio hau zergatik ote den, zergatik hiru alditan oihukatzen digun letra larriz liburuek planeta hondatzen dutela!

Ez da hemen amaitzen testuan aurkituko duguna. Tramaren ia hasieratik, zakur galdu baten bilaketa, topaketa, eta ondorengo pasadizoek ematen diote mugimendua kontakizunari; besteak beste topatutakoa ez delako zakur galdua, kaleko zakurra baizik.

Pikotxean bildumako parte izanik (hau bosgarrena, eta dagoeneko zazpi titulu plazaratu dituzte), ez du harritzen kontakizunak duen logika falta, fantasiara hurbiltzeko grina eta absurdo umoretsuaren xaramela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.