Haur eta gazte literatura. 'Leireren txakurra'

Askatasun ahaire batez

Idazle eta ilustratzaile: Mariann Maray. Itzultzaileak: Uxue Rey eta Fernando Rey. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2020ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Liburu honek irabazi berri du Album irudidunentzako Nazioarteko XII. Compostela saria. Epaimahaiaren arabera, «hiru ezaugarri nabarmen» ditu merezimendu horretarako: «Animalienganako maitasuna, ezbeharrak ditugunean baldintzarik gabeko adiskidetasunak duen garrantzia eta, batez ere, askatasuna».

Ilustrazio lanak harritu egiten du, darabilen kolore ugaritasunagatik, eta, euren erabileragatik, badira biziak eta badira apalak, denak elkarrekin batasun bitxi bat osatuaz. Halako ugaritasunean irakurlearen begia dantzan jarri beste erremediorik ez du, irudietan dauden bigarren mailako gertaerak ikusten, hari nagusia janzten eta, ondorioz, aberasten.

Testua ilustrazioen gainean txertaturik dugu, sans motatako letra mekanografiatuan.

Kontakizunak aurkakotasun sentimendua sor lezake errealismo hutsez irakurriz gero, eta horregatik komeni da eskuzabal jokatzea proposatzen zaigun istorioaren gakoak bere horretan ulertu eta gure egiteko. Hala eginez gero, ipuinak emozio aberasgarriz beteko gaitu, askatasun ahaire batez, epaimahaiak saria ematean azpimarratu duen bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.