Lehen irakurleei begira idatzitako narrazioa da, etxeko abereak ardatz hartuta kontaketa xume bat eraikitzen duena, tonu herabe batean.
Protagonista bakoitzak istorioaren bere bertsioa kontatzen digu. Hirurek hari berdintsuari jarraitzen diote: Blai katua etxean falta da; etxera nola etorri zen gogoratzeko ariketa egiten da; bizipen batzuk oroitzen dira; desagerpenaren arrazoiaren hipotesiak botatzen dira. Lehenik, Klaudiaren bertsioa ezagutzen dugu, zazpi urteko neskatoa(anaiak esaten du sei urte dituela. Nori sinetsi?). Bigarrenik, Daniren bertsioa dator, hamar urteko mutikoa. Hirugarren eta azkenekoa Blai katuaren bertsioa da, misterioren azalpenarekin datorrena.
Hari narratibo honi erantsita, pertsonaia bakoitzak egindako ibilbide emozionala dator, elkarbizitzak eskaini dizkien une batik bat onen oroitzapenen ondorio gisara-edo.
Zeharka beste pertsonaia batzuk aipatzen badira ere (gurasoak, Iban, beste katuak...), hiru pertsonaia horiengan hasi eta amaitzen da dena.
Ilustrazioek kontaketaren tonuari eusten diote, ez dute hariaren garapenean parte hartzen.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Hiru katu kontu'
As-katu-tasuna
Idazlea : Ricardo Gomez. Ilustratzailea: Mar Ferrero. Itzultzailea: Uxoa Inurrieta. Argitaletxea: Ibaizabal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu