HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Kirun-karun pek'

Arriola marriola

Idazlea: Jon Suarez. Ilustratzaileak: Txakur Gorria: Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo. Argitaletxea: Txalaparta.

2022ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Idatzizkoan bezain apala izan da ahozkoan aberatsa gure euskararen iraganeko jarduna. Badakigu —zorionekoak gu— une egokian aritu zirelako testigantzak jasotzen folklorista bikainak. Haietako asko penintsulako eta Europako tradizioarekin bat datoz, gure-gurea den bereizgarri batekin: hizkuntzarekin jolasteko grina, soinu eta hitz-hotsen bidez.

Joxantonio Ormazabalek, Hitzak jostailu (Elkar, 1994) liburuaren hitzatzean, lekukotasun hau eskaintzen zuen, Artzadun-bitarteko Juliri jaso omen ziona: «Inimidad, petrikulidad, zirkulu-mirkulu, trikulu-trak. Ekomendario txantxikulete. Iup!». Halako jolasei esker liburu berean idatzi zituen berak Irrixio mirrixio pozik dago Inaxio, eta halako jolasei esker etorri ziren Mattin parrat Igerabiderena, Pupuan trapua Olasorena edota Din dilin dan Añorgarena.

Testuinguru aberats honetan kokatu nahi izan du Jon Suarezek bere lana. Horretarako, haiku erako poemak erabili du, eta boz gora irakurtzeko estetikarekin editatu dituzte. Ni zein haurrekin eta nola erabili jakin ezinda sentitzen naiz, instrukzio liburuaren faltan, QRz nahiz idatziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.