KRITIKA. Musika

Anglosaxoiarren musika

2019ko martxoaren 6a
00:00
Entzun

Musika-Musica jaialdia

Lekua: Bilboko Euskalduna jauregian.Egunak: Martxoaren 1, 2 eta 3an.

Britainia Handiaren inperioak eta Estatu Batuen hegemonia politiko, ekonomiko eta militarrak artegintzaren loraldia erraztu zutenlurralde horietanXIX. eta XX. ordura arte eta mendeetan zehar izandako domeinua kenduz Europari. Horretarako, lagungarri izan zitzaien oso Europako diktadura desberdinengandik ihesean joandako hainbat intelektual eta musikari; baita irratiaren eta telebistaren asmakizun ere, musika klasikoa zabaltzeko bereziki. Musika horri, jazzari eta zinemaribegiradatxoa ematea izan da aurtengo Musika Jaialdiaren helburua.

Esaterako, Les Disonances izeneko orkestra gazteak, naziengandik AEBEtara arrapaladanospa egin zuten bi musikariren, Erich Wolfgang Korngolden eta Bela Bartoken, lanak interpretatu zituen, David Grimal biolin jolea bakarlari zela, eta zuzendaririk gabe ( a ze ustekabea !). Ezezagunagoa da Korgold gure artean, zinemako musikagatikez bada, etaederra da haren Biolinerako Kontzertua Re Maiorrean. Erromantizismo osteko eta zinemako musiken artean mugitzen den hiru mugimenduko kontzertuan, biolinari eusteko da orkestra, eta harritu egin gintuen zuzendaririk gabe musikariek lortu zuten amalgamak.

Gure ustez, Bela Bartoken Orkestrarako Kontzertua-k hobeto lagundu zion zuzendaritza gabeko saioari, konpositoreak bakarlari moduan lantzen zituelako instrumentuak, eta nabarmen asmatu zuen biolin-bakarlariak instrumentuari emandako trataera urratuagoan, eta vibratorik gabe.Kontutan hartzekoa da bigarren mugimendua, non instrumentu bikoteak interbalo diferentetan jokatzen duten, edota, azkenean, Hungariako dantzak oinarri harturik, etengabeko mugimendu musikalean fugan bukatzeko. Baleko emaitza iruditu zitzaigun gazteen ahalegina eta, publikoaren arreta beroari eskerrak emateko, David Grimal biolin joleak egitarautik kanpoko pieza eskaini zigun.

Beste aldetik, asko gehiago espero genuen Judith Jauregi eta Gerard laukotearen egitarautik eta kontzertuaren iraupenetik. Bil Evansen Danny Boy-k,Amy Beachen Four Sketches-ek eta Granadosen pianorako lanek ez daukate kontzertua osatzeko adina mamirik, gure ustez. Musikari gazteen ariketak ziruditen, eta ez zituzten joleen balioak azaleratzeko biderik eman. Biek ala biek mailarik eman ez arren aukeraketan, Jauregik garbitasuna adierazi zuen teklatuan, pedalaren erabilpen egokia, dinamika desberdinak, tenpo rubatoak... Gerard laukoteak ere batasuna, teknika eta gustua erakutsi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.