Otso bat haur batengana hurbiltzen da, eta oihu egiten dio. Hasieran haurra harritu-izutu egiten da, baina, gero, indarra hartu eta oihua itzultzen dio, eta lehia irabazi. Otsoa burumakur urruntzen da. Haurra, harriturik, atzetik doakio, eta maitasun-keinu bat oparitzen dio. Haurrak bere bidea jarraitzen du; zerbait aldatu da bere baitan. Otsoaren baitan ere bai». Liburu-album hau zabalduta, lehen orrialdean hitzez hitz testu hauxe dator. Obra osoan ez dago hitz bat gehiago. Hauxe da, gainera, hurrengo orrialdeetan ikus-irakurriko dugun istorioaren gidoia.
Baina, benetan diotsuet, gerora datorrena da hoberena. Ederrena. Irakurri beharrekoa. Oraingoan ez baitago zertan aitzinsolasa irakurri. Keba.
Ilustrazio lana orri zuriaren gainean egindako marra beltzez dator. Dena, neskatoaren masail eta garrasien soinu gorriak izan ezik.
Irudiak izkirimirietakoak dira, sinpleak bezain adierazkorrak. Kontua ez baita neskatoari (edota otsoari) nortasuna ematea, baizik eta alderantziz, edozein neskato (eta otso) ordezkatzeko modukoak izatea. Ahalduntzea gerta dadin, han eta hemen. Nonahi. Lurbira osoan.
Haur eta gazte literatura. 'A'
Ahalduntzea
Idazlea: Lorena Martinez Oronoz. Ilustratzailea: Lorena Martinez Oronoz. Argitaletxea: Denonartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu