HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Valerium Tremens eta traganarruak'

Abaila handian

Idazleak: Martin eta Xabier Etxeberria. Ilustratzailea: Iñaki Holgado. Argitaletxea: Elkar.

2020ko urriaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Haur literaturaren klasiko bat dira abenturazko istorioen bildumak. Haur talde bat izaten da protagonista, eta behar ez den lekuetan ibiltzeagatik tupust egiten dute arriskuarekin.

Askotan munstroak eta halako izugarrikeriak izaten dituzte arerio, nahiz eta azkenean errealitatearen pertzepzio nahasia izaten den, eta hezur-haragizko jendea izan gaiztakeriatan ari dena. Delako munstroen atzean beti dago gaizkileren bat, lapurretan, bahiketan, edota gaiztaginek egin ohi dituzten halako azioetan. Gure heroiek, jakina, aurre egingo diote, eta makurkeria lanak zapuztuko dizkiote, nola edo hala.

Valerium Tremens bildumako bi liburuak (batera kaleratu dira) testuinguru honetan kokatzen dira. Bata zein bestea abaila handiko kontakizunak dira, sasi-munstroekin garatutakoak, gaztetxoak protagonista direla.

Irakurketa arina proposatzen dute, agian arinegia, eta sentipena izan dut ez dela nahikoa indar jarri ez protagonisten harremanetan, ez eta ekintza kateak suposatzen duen emozio gorabeheren kudeaketan.

Aitortzekoa da, bestalde, pertsonaia eta inguruneak euskal testuinguruan jartzeko ahalegina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.