Haur eta gazte literatura. 'ILUNPEETAKO ARGI AHULA'

A elkartea

2012ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Egilea: Erik L'Homme.

Itzultzailea. Aitor Arana.

Argitaletxea. Ibaizabal.

Banpiroak, trolak, aztiak, sorginak eta gizotsoak dira, besteak beste, bilduma honetako pertsonaiak, gaur egungo Parisko kaleetan gizartean dabiltzanak, inor konturatzeke.

Bilduma Jasper izeneko hamabost urteko mutilaren bizipenetan oinarritzen da, nahiz eta bigarren mailako pertsonaiei tarte zabala ematen zaien, bildumako bigarren alean Ombe izeneko neskarekin gertatzen den bezala.

Jasperrek txikitatik erakutsi duen magiarako gaitasun harrigarria dela eta, A elkartea deritzon elkarte sekretuak harekin harremanetan jarri nahiko du. Elkarte horren zeregina da gizaki arrunten artean bizi diren izaki paranormalak kontrolatzea; bereziki, gizakiak elkarbizitza horren berri jakin ez dezaten, baina baita izaki mitologiko horien balizko erasoetatik babesteko ere. Hala, A elkarteak Jasper trebatu eta hezteko ardura hartuko du euretako agente bihurtzeko asmoz.

Bildumaren lehen bi ale hauek moda-modako literatura molde berrietako ezaugarriak konplitzen dituzte, eta gaia maite duten nerabeen bazka izateko egokiak dira. Halere, hutsune bat sumatzen da: euskal argitaletxeak Interneten hainbat edukia eskaintzea liburu hauen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.