Graveyard

'6'

Diskoetxea: Nuclear Blast.

2023ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Baliteke suediarren azken diskoak zaletu batzuengan harridura sortzea; bost urteko etenaldiaren ondoren, eta akaso pandemian konposatutako kantuak izateagatik, ohi baino ilunagoak eta pausatuagoak baitira. Godnatt-ekin eman dioten hasiera ere ez dator sentsazio horiek iraultzera: geldoa eta barnerakoia da, nahiz eta berehala Twice motzak kontrapuntu gogotsua ematen dion. I Follow You sakonagoa da, Screaming Trees 1970etako hard rock dinosauroekin nahastuko bagenu bezala. Breathe In, Breathe Out da, seguru aski, diskoko iradokitzaileena, gitarren maisulana dela eta. Bright Lights ildo beretik doa. Sad Song balada ederra eta Just A Drop indartsua ere onenen artean sartu beharrekoak dira. Transizio lan bat baino askoz gehiago, jakituria musikalean aurrerapauso bat dela esango nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.