Uxue Arzelus Lasa.
Horizontes latinos

Autobusez aldatzeko aukera

2024ko irailaren 28a
14:25
Entzun

'LA PIEL EN PRIMAVERA'

La piel en primavera filmeko irudi bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
La piel en primavera filmeko irudi bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Sandrak lanera eramango duen autobusa hartu du. Jendez beteta dago, eta zutik doa. Geltokietako batean mutil bat sartu da, eta autobusa aurretik atzera zeharkatu du zerbait saldu nahian. Jendea igo eta jaitsi egiten da, hutsik dauden eserlekuak betez. Sandra autobusaren aurrealdera doa; izan ere, lanpostu berri bat du, eta ez dago ziur zein den bere geltokia. Gidariari erakutsi dio helbidea, eta mesedez gertu daudenean abisatzeko eskatu dio. Ahaztu ez dadin kopilotuaren eserlekuan eseri da Sandra.

Sandrak egunero hartuko du autobusa, lanera joan behar duenetan behintzat. Eta autobus bidaia horietan emakumearen bilakaera erretratatuko da: gidariarekin hizketan hasten denean janzkera aldatuko du, eta ezpainak gorriz margotuko ditu, autobusaren aurrealde edo atzealdean jartzea bere umorearen adierazgarri izango da, eta kopilotuaren eserlekuan beste emakume bat esertzean bere konfiantza kolokan ikusiko dugu.

Yennifer Uribe Alzate kolonbiarrak idatzi eta zuzendu du La piel en primavera, bere lehen film luzea. Bere desiretara apurka irekitzen doan emakumearen bidaia kontatu du Uribe Alzatek; noizbait ezkutatu behar izan zituen nahiak esploratzen hasiko denaren bidaia. Ez dugu Sandraren historia ezagutzen, 15 urteko mutiko bat duela dakigu soilik, eta haren aita ez dagoela. Baina nolabait ulertzen dugu bere autoestimua eta bere nahiak beti egon direla besteen menpe, baita nahi horiek gordetzeko erabakia ere. Hasieran egunero lanera eramaten duen autobusaren gidariarekin hasiko duen harremana izango da soinean jarri dituen geruzak kentzera bultzatuko duena. Baina gutxinaka, eta inguruan dituen emakumeen laguntzarekin, askatasun hori bere barruan dagoela ohartuko da, eta bidea gustuko ez badu autobusez aldatzea bere esku dagoela ikasiko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.