Kristina Mardarasek jantziko dio txapela Bizkaiko Txapelketako irabazleari
BERTSOLARITZA. Kristina Mardaras Sedrun bertsolariak jantziko dio txapela 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko irabazleari, larunbat iluntzean, Bilbo Arenan. Iurretako Oromiño auzoan jaio zen Mardaras, 1948an. Plazetan bertsotan aritutako lehenengo emakumeetariko bat da. 1982an egin zuen lehenengo plaza. Plazatik kanpo ere lan asko egin du, isilean, bertsolaritzaren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu